Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kirola

Santi Usabiaga: Euskal Herriko mendi guztiak igo dituen urretxuarra

Urretxu eta Zumarraga
Santi Usabiaga, Zumarragako Zumardi elkartean, Euskal Herriko mendien liburuarekin eta mapekin.
2023/09/27
Otamotz

Goierrin mendizaletasunak indar handia du, baina mendizale gutxik dute Santi Usabiaga urretxuarraren curriculuma: Euskal Herriko mendi guztiak igo ditu. Horretaz gain, Andeetan, Alpeetan eta Pirinioetan ere egon da.

Usabiaga mendizale sutsua da. Urte asko daramatza mendian ibiltzen, baina lehenago saskibaloi jokalaria izan zen. “Goierri taldean hasi nintzen eta Valladolideko (Espainia) Forum taldean jokatzera iritsi nintzen. Itzuli nintzenean Goierrin jokatu nuen berriro, baina lesio bat izan nuen. Jokatzen jarraitu nahi banuen operatu beharra nuela esan zidaten eta jokatzeari uztea erabaki nuen”.

Ordutik, mendia izan da bere pasioa. “Atariko bizilagunekin hasi nintzen (Zumarragako Elizkalen bizi da). Garai hartan bikote gazteak ginen. Juanjo Arriaranekin, Jose Ignazio Lizarraga Naparrarekin… hasi nintzen eta beste jende askorekin ibili naiz. Juanito Urzelai zenarekin eta Jose Mari Berasategi Unanuerekin asko ibili naiz. Eta nire emaztearekin, noski”.

Azken hamarkadetan astebururo mendira joan da. Batzuetan, bi aldiz: larunbatean eta igandean. “Astean zehar bi irteera prestatzen nituen: bata eguraldi txarrarekin egiteko aproposa eta bestea eguraldi onarekin egiteko. Izan ere, garai hartan ez zegoen ze eguraldi egingo zuen jakiterik. Eguraldi txarra egiten zuenean antena zuen mendi batera joaten nintzen. Izan ere, antena duten mendiek pista dute”.

Euskal Herriko mendien erronka 1989an hasi zuen eta 2006ko uztailaren 23an amaitu: 50 urte bete zituen egunean. “Okabe mendia izan zen igo nuen azkena. Euskal Herriko mendi enblematiko bat”.

Baina, nolatan ekin zion erronka horri? “1989an, Oñatin antolatu zuten Kilometroak festan, herriko plazako liburudendan Euskal Mendizale Federakundearen Euskal Herriko mendien katalogoa liburua ikusi nuen. Bertan, Euskal Herriko 968 mendi datoz. Banan-banan igotzen hasi nintzen eta… Ordura arte inguruko mendietara joan nintzen, baina helburu zehatzik gabe. Liburua erosi ondoren, egiten nuen guztia apuntatzen hasi nintzen. Zerrendetatik mendiak ezabatzen dituztenen taldera pasa nintzen. Mendi bakoitza noiz eta norekin igo dudan apuntatuta dut. Egun bakoitzean mendi bat igotzen nuen. Ez nuen irteera bat mendi asko igotzeko baliatzen. Nire helburua Euskal Herria ondo ezagutzea zen. Hori dela eta, Aizkorri alde batetik igo nuen, Aitxuri beste batetik… Izazpi eta Samiño, berdin; Pagasarri eta Ganekogorta…”.

Liburuko mendiak igotzen hasi zen garaian ez zegoen GPSrik. “Liburuak Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa eta Iparraldeko mapak ditu. Mapetan mendien kokalekua ageri da. Mendi bakoitzetik gertuen zegoen herria aukeratzen nuen eta bertatik igotzen nintzen”.

Mendi zailena Peña Karria izan zela dio. “Espejo ondoan dago. Juanjo Arriaranekin eta Xabier Barriolarekin joan nintzen. Sokak eraman behar izan genituen. Juanjok sokekin esperientzia handia du”.

Zuberoako Lexantzumendira igotzea ez da horren zaila, baina bertara heltzea ez da batere erraza. “Urretxu-Zumarragatik urrutien dagoen mendia da: 211 kilometrora dago. 422 kilometro egin behar izan nituen autoan, 40 minututan igotzen den mendi batera joateko. Goizeko zazpietan irten nintzen, 211 kilometro egin nituen, mendia igo nuen eta hau mendi kaxkarra pentsatu nuen”.

Zailtasunak zailtasun, mendi gehienak lehenengo saiakeran igo ditu. “Gesaltza Añana ondoko mendi batean (Helikopteroa deitzen diotena) ehiztari batzuk ez igotzeko aholkatu zidaten. Uxaldia egiten ari zirela, goialdean herriko zaharrenak zeudela eta horiek mugitzen zen guztiari tiro egiten ziotela aipatu zidaten. Hala, etxera itzultzea erabaki nuen. Hurrengo astean itzuli nintzen”.

Beste behin, ertzainak izan ziren gailurrera heltzea eragotzi ziotenak. “Saibi mendiko gailurrera bidean bi lagun gerturatu zitzaizkidan eta ezin nintzela pasa esan zidaten. Plaka erakutsi zidaten: ertzainak ziren. Bahitutako pertsona baten bila zebiltzala esan zidaten. Biharamunean itzuli nintzen. Egunkarietan ez nuen bahiketari buruzko ezer aurkitu. Ondoren, hango etxetxo batean politikariek bilerak egiten zituztela jakin nuen”, oroitu du.

Zangotzako Peña mendia igotzeko ere zailtasunak izan zituen. “Oker ez banaiz, mendia galiziar batena da. Hesitua du. Ezin da pasa. Nafarroako Foru Aldundira deitu nuen eta bidetik joaten banintzen ezin zidala inork ezer esan aipatu zidaten. Arazoren bat banuen, Zangotzako Guardia Zibilari deitzeko. Urzelairekin, Berasategirekin eta emaztearekin joan nintzen. Ate bat zegoen, baina aurrera egitea erabaki genuen. Jaisten ari ginela, 4×4 ibilgailu bat ziztu bizian gerturatu zen gugana. Europa ekialdeko gizon bat autotik jaitsi zen eta oldartu egin zitzaigun. Ea nola pasa ginen galdetu zigun. Afera argitzeko, Zangotzako guardia zibilei deitzea proposatu nion. Hor bukatu zen eztabaida. Gure atzetik herriko ikastetxeko ikasleak zetozela esan nion, txantxetan. Sinistu egin zuen eta gozoa jarri zen…”.

Zaila egiten zaio mendi ederrena zein den esatea. “Denek dute bere xarma. Ganbo oso polita da. Sekulako bistak ditu eta oso belartsua da. Haizetsua da, baina oso ederra”.

Euskal Herriko mendiak igo zituenean, Pirinioetako hiru milakoak igotzeari ekin zion. “Liburuan 113 hiru milako zetozen. Ia 100 igo nituen. Kataluniako batzuk bakarrik falta zitzaizkidan. Baina beste argitalpen batzuetan hiru milako 200 mendi baino gehiago jaso zituztela ikusi nuen eta amore eman nuen”.

Pirinioetako zeharkaldia ere egin zuen. “Mendian egin dudan gauzarik politena izan da. Pirinioak asko gustatzen zaizkit: belarra, ura, haran zoragarriak… daude”.

Andeetan, Alpeetan, Sierra Nevadan eta Europako Mendietan ere egon da. Esperientzia horrek guztiak Mendikat egitasmoko kide izatera eraman zuen. “Mendi bateko argazkiak falta zirenean, autoa hartu eta bertara joaten nintzen argazkiak ateratzera. Ondoren, ibilbidea, mapa… txertatzen nituen. Mendikaten eskutik, bestela igoko ez nituen mendi asko igo ditut. Aurten bost mendi bakarrik sartu ditut, baina garai batean 30-40 sartzen nituen urtero”.

Egunero joaten da mendira. “10 bat kilometro egiten ditut egunero. Gehienetan, Beloki ingurura joaten naiz. Bestalde, Donostiako talde batentzat gidari lanak egiten ditut. Nik prestatzen ditut irteerak. Horretaz gain, Izukitzako Martxiel Plazaolarekin oso ezagunak ez diren tokietara joan naiz. Izkiko mendizerran, adibidez, asko ibili gara Mendikaten informazioa sartzeko”.

Sarean bere 10.000 argazki baino gehiago daudela uste du. “Garai batean reflex handi bat erabiltzen nuen. Jose Ramon Agirre Marronekin joan nintzen batean, berak makina txiki bat zeramala ikusi nuen. Oso ona zela esan zidan eta berea bezalakoa erosi nuen. Ordutik, beti txikia eramaten dut. Gainera, GPSa du. Horri esker, argazkiak atera diren tokira eramaten ditu”, azaldu du.

Bere argazkietan klima aldaketa jaso du. “Abuztuan Anetoko ipar isurialdean egon naiz eta glaziarra desagertu egin da ia. Pena da”.

Anboto Urkiolagirretik. Zumardi elkarteko lagunekin.

Juanito Urzelai eta Marivi emaztea, Solluben.

Areetza.

Garbola mendia, Bermeotik. Marivi, Iñaki eta Juanito.

Kanpona Munitibarretik. Juanito eta Marivi.

Bizkaiko Solaiera mendia. Santi, Marivi, Arantxa eta Iñaki.

Puntal de Secus mendian eta atzean Bisaurin.

Santi eta Josee Mari Berasategi, Pala de Ip mendian.

Aneton, Eulogio, Angel eta Jesusekin.

Anie mendian, Joxe Mari, Xabi eta Iñakirekin.

Errioxako San Lorenzo mendia jaisten, Juanjo,Patxeli, Coto eta Poxpolorekin.

Botreaitzen Naparrarekin.

Rolanden bretxaan, Juan Mari, jesus eta Jose Marirekin.

Atxeriton, Ostadarren irteera batean, Patxi eta Eulogiorekin.

Anie mendian, Javirekin.

Perdido mendiko gailurrean.

2007ko Urte Berri egunean, Irimon.

Iker eta Felipe mendizale gazteak, Irukurutzetan, 1985ean.

Zumardi elkarteko mendizaleak, Larrunarrira bidean.

Marbore mendian, Eulogio, Jesus eta Vicente Mesonerorekin.

Marivi emaztea, Aittolako gurutzean, Sesiarte eta Agidora begira.

Marivi Soumcuy mendiaren gailurrean. Atzean, Anie mendia.

Marivi eta Juanito Argalario mendian.

Perdido mendian.

Suhia, alaba, emaztea eta Juanito, Okabe mendian.

Okabeko harrespilan.

Zumardiko lagunak Larrunarrin (Txindoki).

Gavarnieko zirkuaren gainean, La Cascada eta Marbore tontorren artean, Eulogio, Jesus eta Vicente.

Zumardi elkarteko lagunak, Anboton.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Santa Barbarako eserleku erraldoia

2025/06/11
Urretxu
2

Agiñako Oleta elkarteak 50. urteurrena ospatuko du irailaren 6an

2025/06/12
Zumarraga
3

Herriko idoloaren heriotzaren 60. urteurrena

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
4

Bi udalen harrera Goierri saskibaloi taldeko neskei

2025/06/13
Urretxu eta Zumarraga
5

Iparragirre institutuko irakasleen kontzentrazioa

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
6

EH Bilduk Pagoeta gune soziokulturalari buruzko proposamena aurkeztu du

2025/06/12
Urretxu
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT