Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Ekonomia

Zumarragako EH Bilduk zerga eta tasen inguruko proposamena aurkeztu du

Zumarraga

Beraien proiektuarekin eskubideak zabaldu eta udal zerbitzuetarako sarbide unibertsala erraztuko dutela diote

2023/10/16
Otamotz

Aritz Elgarresta Berasategi eta Irati Arratibel Gonzalez de Duranak Zumarragako EH Bilduk udal zerga eta tasen inguruan landu duen proposamena aurkeztu dute. Gaia biharko (asteartea) osoko bilkuran landuko da. EH Bilduren proposamenaren ardatzak, “proposamen fiskal justu eta progresibo baten bidez”, udal aberastasunaren banaketa, etxebizitzarako eskubidea eta gazteen emantzipazioa dira.

Elgarresta bozeramailearen hitzetan “adinez nagusiak izan eta 15.709 eurotik beherako errenta dutenek (Zumarragako emakumeen errentaren bataz-bestekoa) udalak eskaintzen dituen zerbitzu nagusietan (kiroldegia, Arte Ederren Eskola edota Zelai Ariztiko ikastaroak…) %100eko hobaria izango dute. Eta 21.193 eurotako errentaren azpitik daudenek, aldiz, %50eko hobaria izango dute. Hobaria subjektiboa eta pertsonala izango da baina adinez nagusiak ez diren pertsonen kasuan bizikidetza unitateko errenta hartuko da kontuan, horretarako beste hobari taula bat landu dugularik. Langabezian dauden edo RGIa jasotzen duten pertsonek, beraien zaurgarritasun egoera egiaztatuta dagoela kontuan hartuta, 100%eko hobaria izango dute kiroldegian eta Zelai Ariztiko ikastaroetan”.

Elgarrestak beraien proposamenaren helburua eskubideak zabaltzea eta udal zerbitzuetara sarbidea erraztea dela dio. “Gaitasun ekonomiko eza eta errekurtso falta ezin dira udal zerbitzuetarako sarbidea izateko oztopo izan. Hau da, errekurtso gabezia ez dadila izan familia batzuek beraien seme-alabak kiroldegira ezin eraman ahal izateko arrazoia. Eta ez dadila inor arrazoi bereberagatik ikastaroetan parte hartzeko aukerarik gabe gelditu. Zaurgarritasun kasuetan indartu behar diren laguntza sozialetatik haratago, eskubideak herritar guztioi zabaldu eta zumarragar guztiei udal zerbitzuetarako sarbide unibertsala errazteaz ari gara. Beste ikuspuntu bat da eta honela, pertsona edo bizikidetza unitate bakoitzaren gaitasun ekonomikoaren araberakoa izango da udal kutxarako ekarpena”, zehaztu du Elgarretsak.

Arratibelek beraien proposamenak gazteengan, emakumeengan, pentsiodunengan eta goiko auzoetan bizi direnengan izango duen eragin sozial “izugarria” balioan jarri du. “Adibide bat jartzearren, 18 eta 29 urte bitarteko gazteen %70a, 800 bat inguru, izango da onuraduna. 2.400 emakumerengana iritsiko da, goiko auzoetan bizi diren bizilagunen %50arengana eta orotara 3.700 zumarragarrengana”, azpimarratu du Arratibelek. “Ongizatean eta udal zerbitzuetarako sarbidean izan dezakeen eragin soziala oso altua da eta legegintzaldi honetan martxan jar dadin lan egin eta negoziatuko dugu. Ezin ahaztu RGIa jasotzen duten eta langabezian dauden zumarragarrak 684 direla”, gehitu du.

Elgarrestaren arabera “proposamenaren bideragarritasun teknikoaren inguruan zalantzarik ez dago. Honen harira esan, udalaren etxez-etxeko zerbitzua familia bakoitzaren gaitasun ekonomikoaren arabera ordaintzen dela eta sozialki aurreratuta dauden Usurbil eta Errenteria bezalako udaletan berme tekniko eta juridiko guztiekin aplikatzen dela. Borondatea izan eta lanketa bat aurrera eramanez gero, posible da”, gehitu du Elgarrestak. “Juridiko eta teknikoki erabat bideragarria da”.

Elgarrestak Zumarragaren errealitate sozioekonomikoaren diagnostikoa egin du eta baieztatu duenez, “zoritxarrez geroz eta egoera konplikatuago” baten aurrean gaude. “Langabezia tasari dagokionez, Gipuzkoan azkenengo postuetan gaude, RGIa jasotzen dutenen kopurua goraka doan bitartean; gizarte zerbitzuetara jotzen duten familiak gehitzen ari dira eta gure errenta maila Gipuzkoako bataz-bestekotik behera dago; guzti honi prezio eta hipoteken igoerarekin eta diferentzia handiz EAEko urik garestiena ordaintzen dugula ahaztu gabe”.

Zumarragako EH Bilduk zergak, tasak eta prezio publikoak %1,9ko igotzea proposatu du. “Udalaren gaitasun ekonomikoa indartu behar dela iruditzen zaigu, baina modu orekatu batean, progresiboki eta epe luzeko begiradarekin. Era berean, herritar askok bizi duten egoera zailaz jabetzen gara. Zergak hauteskunde bezperatan izoztu eta legegintzaldi hasieran, familien egoera ekonomikoa geroz eta zailagoa den honetan, KPIaren oso gainetik igotzea, hobarien gehikuntza eta progresibitate irizpiderik gabe, ez zaigu bidezkoa iruditzen”.

Bukatzeko, aurreko udalbatzan onartutako mozioaren balioa gogora ekarri nahi izan du Arratibelek. “Mozio horren arabera, udalak Zumarraga eremu tentsionatu izendatzeko konpromisoa hartu zuen eta baita etxebizitzarako eskubidea eta gazteen emantzipazioa errazteko mekanismo egokiak martxan jartzekoa ere. Erabiltzen ez diren etxe hutsak ez zergapetzeko aitzakiarik ez dago eta udalak etxe hutsen parkea mobilizatu eta zentzuzko alokairu prezioa duten etxebizitzen eskaintza handitzeko mekanismoak martxan jarri behar ditugu”. Azkenik, energetikoki etxebizitza berriztatu nahi dutenentzako, IBIan %50eko hobaria jasotzen duen proposamena azpimarratu du. “Gure etxebizitza parkearen birgaitzea eta etxebizitza hutsak mugitzea ezinbestekoak dira etxebizitzarako sarbidea eta gazteen emantzipazioa errazteko”, amaitu du Arratibelek.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT