"Euskararen kontrako oldarraldi judizialaren aurkako mobilizazioa" Bilbon izango da, azaroaren 4an
Euskalgintzako eragileek egin zuten agerraldia. Argazkia: Kontseilua. Euskalgintzako eragileak biltzen dituen Kontseiluak deituta, manifestazioa egingo dute azaroaren 4an Bilbon. “Euskararen kontrako oldarraldi judizialaren aurka” egingo dute mobilizazioa. Manifestazioa Euskaldunatik abiatuko da, 17:00etan. Azken urteetan euskararen alde egin den manifestazio jendetsuena izango dela aurreikusi dute deitzaileek, eta Bilboko kaleak betetzera deitu dute. Horretarako, Bilbora joateko autobusak antolatu dituzte Urretxu-Zumarragatik. Izena emateko, 679 494 289 zenbakiaren Whatsapp edo Telegram kontura idatzi behar da. Izena lehenbailehen ematea eskatu dute, zenbat autobus beharko diren jakin ahal izateko.
