
Jose Quintas Urretxuko eta Zumarragako Secundino Esnaola musika eskolako gitarra irakaslea izan zen eta abuztuan hil zen. Bere ikasle ohiek kontzertua antolatu dute gaurko. Kontzertuak bi ditu. Arratsaldean bere ikasle ohiak Zelai Arizti parkeko karpan elkartu dira. Urretxu, Zumarraga, Donostia eta Lazkaoko 47 musikari parte hartzen ari dira. Gauean, berriz, Alter Ego eta Zatekeen taldeek gaztetxean joko dute. Alter Egoren azken kontzertua izango da.
Ekitaldiari buruzko erreportajea irakurtzeko, sakatu hemen.