
Azaroaren 1ean 30 lagun inguruk Soufyane El Imrani zumarragarra jipoitu zuten Bruselan (Belgika) eta 19 urteko gaztea koman dago. Zumarragarrak Molenbeek auzoko metroko irteeran jaso zuen jipoia.
El Imrani 2004an jaio zen. Familia bera haurra zenean etorri zen Zumarragara. Urretxu-Zumarraga Ikastolan ikasi zuen. Irailean Bruselara joan zen lan egitera eta osabaren etxean bizi da. Arropa denda batean lan egiten du. Hiru anai-arreba ditu eta bera gazteena da.
Gurasoak eta anai bat (Otmane) Bruselara joan ziren gertaeraren berri izan bezain laster. “Oso egoera kritikoan aurkitu zuten. Berehala larrialdietara eraman zuten. Handik ospitale pribatu batera eraman zuten, bere egoera oso larria zelako. Poliziak grabazioak dituzte eta lekukoekin hitz egin dute, baina ez dakigu beste ezer. Mugikorra lapurtu egin zioten”, esan du Otmanek.