ZUbertsotan bertso eskolak martxan jarritako katearen barruan, hona Aitor Agirrebeñak jarritako 'Klima aldaketa' bertso sorta.
- Egilea: Aitor Agirrebeña
- Gaia: Klima aldaketa
Lehortetikan, uholdetara
urtarrilean beroa
Jakina bada munduko klima
bihurtu dela eroa
Nahastu dira ezin bereiziz
iparra eta hegoa
Hau ikusita ageria da
beltza degula geroaFruta exotiko nahiean gaude
bertakoei berriz uko
Mahaiko janarik kutsatu dunak
ez ote gaitu estutuko
Hortaz neurri eraginkorrik
ez ote degu hartuko
Gure ohiturak aldatu ezean
ezer ez da aldatukoEzbaian jarri deten honetan
horretxen gai ezaguna
Ez bedi pentsa inundik ere
ez det nahi izan astuna
Kontutan euki gaurtik aurrera
mundu honen osasuna
Ezin delako inoiz aldatu
ikusi nahi ez duguna