![](https://www.otamotz.eus/site/files/2023/12/img_20231208_191918.jpg)
UZ Bizi plataformak Plastic Energy enpresaren egitasmoaren inguruko hitzaldia antolatu du. Hitzaldiaren izenburua Zer egin nahi dute Arcelorren? da. Berdeak-Equo alderdiko Jose Ramon Becerrak eta Pirolisis No-Xixon plataformako Santiago Martinek parte hartuko dute. Hitzaldia ostegunean izango da, 18:30ean, Zumarragako kultur etxean.