Jokin Gabilondo, Algeciras taldeari sartu zion gola ospatzen. Argazkia: Malaga Hoy/Carlos Guerrero Gaur, Realak Kopako final hamaseirenetako kanporaketa jokatuko du Malagaren aurka. Malaga taldean Jokin Gabilondo urretxuarrak jokatzen du. Gabilondok Realaren bigarren taldean jokatu zuen iaz arte eta lehen denboraldia du Malagan. Beraz, bere klub ohiaren aurka jokatuko du. Partida 21:00etan hasiko da eta La2 eta Teledeporte telebista kateek emango dute.
