Zumarragako Udalak 45 urtetik gorako langabetuei zuzendutako programa batean parte hartu behar du. Urtarrilean abiatuko da, Lanbideren laguntzarekin: zortzi bizilaguni formazioa eskainiko die eta ondoren sei hilabeteko lan kontratua egingo die. Helburua lan munduan sartzen laguntzea da.
Zortzi parte hartzaileek 200 orduko formazioa jasoko dute. Udaleko brigadako langileek egiten duten lana egiten ikasiko dute: mantenu lanak, konponketak, igeltsero lana, margotze lanak, garbiketa, hiri altzarien instalazioa… Ondoren, hurrengo sei hilabeteetan, udalarentzat lan egingo dute. Gainera, lana nola bilatu irakatsiko diete. Egitasmo honen aurrekontua 148.000 eurokoa da eta Lanbidek 139.000 euro ordainduko ditu.
Parte hartu nahi dutenek lanbide.eus webgunean eman behar dute izena, edo Lanbideren Zumarragako bulegoan.