Zelai Arizti aparkalekuko eta Jai-Alai kaleko sarbideak itxita egongo dira astelehenetik ostegunera arte
Zumarragako Jai-Alai kaleko semipeatonalizazio lanak amaitzear dira. Datorren astean, hilaren 15eko 08:00etatik hilaren 18ko 08:00etara (astelehenetik ostegunera) Zelai Arizti aparkalekuko eta Jai-Alai kaleko sarbideak itxita egongo dira. Udalak herritarrek sortutako eragozpenak barkatzen jakitea espero du.