Irati Goikoetxea beasaindarrak Herriak ez du barkatuko liburua argitaratu zuen duela ia hiru urte, eta oraintsu gaztelerara itzulpena (El pueblo no perdonara) argitaratu du. Bera eta bera anaia (Ekaitz Goikoetxea) herrietan bertako lagun batekin aurkezpen solasaldiak egiten ari dira, Bizikidetza sustatzen lelopean. Ekitaldiak bi saiokoak dira.
Lehena Tolosan egin zuten. Bigarren herria Zumarraga izango da. Lehen saioa gaur (ostirala) egingo dute, Ines Benitezek lagunduta. 19:00etan izango da, Zelai Arizti kultur etxean.
Helburua bizikidetza sustatzea da. “Jatorri ezberdineko minak erdigunean jarrita, elkar entzun eta elkarrekin solasteko enkontruak sortu nahi ditugu”, azaldu dute.