Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Haurren heriotza eta heriotza haurrekin

Urretxu eta Zumarraga

Haurren bat galdu duen guraso talde batek ‘Gehiago Gara’ ekimena jarri du abian, Hil Argi elkartearen babespean. Helburua haurren heriotzaren inguruan gizartean dauden hutsuneak betetzea da.

Nere Erkiaga, Oihane Arriaran eta Amaia Madariaga, Urretxuko Iparragirre plazan. // ARGAZKIA: Asier Zaldua
2024/01/17
Asier Zaldua

Haur baten heriotza baino gauza mingarriagorik ez dago. Ingurukoak jota uzten ditu. Hain da gogorra, non tabua den ia. Horren ondorioz, ez da jakiten nola erantzun. Haurrekin horri buruz hitz egin edo ez? Nola kontatu? Zer esan haur bat galdu duten gurasoei? Hori guztia ikusita, haurren bat galdu duen guraso talde batek Gehiago Gara ekimena jarri du abian, Hil Argi elkartearen laguntzarekin.

Egitasmo honen bultzatzaileen artean Zumarragan bizi den Amaia Madariaga gernikarra eta Oihane Arriaran zumarragarra daude. Hil Argi elkarteko Nere Erkiaga lekeitiarraren babes «osoa» jaso dute.

Hil Argi elkartea 2018an sortu zen, «heriotzaren inguruan dagoen tabuari aurre egiteko. Heriotzari ikara badiogu, ezin gara ondo bizi». Ez dira doluaz, medikuntzaz edo espiritualitateaz mintzo. «Alor horietan jende asko dabil. Guk kultur aldaketa bat sustatzeko gogoz hasi ginen. Dena irekia utzi genuen, proiektuekin betetzeko asmoz», azaldu du Erkiagak.

Agurrak egiteko gida bat egiten ari dira eta zaintza aringarrietan dauden haurrentzako bertso ipuinak sortu dituzte. Duela urte eta erdi, berriz, Gehiago Gara egitasmoa lantzen hasi ziren.

«Gure alaba Elene 2019an hil zen. Berarentzat bertso ipuin bat egin genuen eta hortik Nereren eta bion artean harreman berezia sortu zen. Duela bi urte inguru, Eleneren prozesuan ikusi genituen beharrez hitz egiten hasi ginen. Ez da gure min pertsonaletik egiten dugun zerbait. Familiako lanketa eta dolua egin ditugu, baina hezkuntzan, osasungintzan… gizartean orokorrean, beharrak ikusten ditugu. Tabua, isiltasuna, apurtu behar dira eta baliabide batzuk sortu behar dira».

Geroz eta gehiago
Arriaranek ere hasieratik parte hartu du: berak ere alaba bat galdu zuen eta Madariagak eta biek ikuspuntu bera dute. «Haurren heriotzaren aurrean gizartean dauden hutsuneak dira gure lanaren ardatzetako bat. Bestea, heriotza haurrekin nola landu da», aipatu du Erkiagak. «Gehiago gara hildako umeak ere hor daudelako, gure bihotzetan. Bestalde, gure dolua eta mina baino gehiago gara. Eta hirugarrenik, geroz eta gehiago gara heriotzaren gaia haurrekin lantzen dugunok eta gehiago izango gara».

Dagoeneko hainbat ekintza egin dituzte: manifestu bat adostu dute, laguntzaileak lortu dituzte eta zenbait talderi aitortza egin diete. «Lan hau ezin dugu bakarrik egin, gai honen inguruan jende asko baitabil. Babesa behar dugu eta Bizipozarekin, dolua lantzen duten Bidegin eta Goiz Argi elkarteekin, heriotza perinatalaren inguruan lan egiten duen Esku Hutsik elkartearekin lan egiten ari gara».

Aitortzak
Horretaz gain, praktika onak aitortu dituzte: dolu perinatalaren inguruan gida bat sortu duen Basurtuko ospitaleko taldea, Gurutzetako ospitaleko zainketa aringarri pediatrikoen unitatea, heriotzaren pedagogian lan handia egin duen Antzuolako (Gipuzkoa) eskola, Oiartzungo Udala –ume jaio berriei egiten dieten ongi etorrian jaio berritan edo jaio aurretik hildakoak kontuan hartzen dituelako–, Pirritx, Porrotx eta Marimotots –heriotzaren inguruko pedagogia egin dutelako–, Txabi Arnal irakaslea –heriotzaren pedagogia egiten duelako– eta Tolosako (Gipuzkoa) liburutegia –heriotzaren inguruko bilduma bat egin duelako–.

Aitortzaren helburua denek elkar ezagutzea eta elkarrekin lan egitea da. Etorkizunera begira, elkarte eta norbanako gehiago erakarri nahi dituzte.

«Haurren heriotzaren aurrean gizartean dauden hutsuneak dira gure lanaren ardatzetako bat. Bestea, heriotza haurrekin nola landu da»
Nere Erkiaga

«Haurren bat galdu dugunoi jendea urduri hurbiltzen zaigu, edo ez da hurbiltzera ausartzen»
Oihane Arriaran

«Garai batean egun baino askoz ere ume gehiago hiltzen ziren, baina hildakoak ez zituzten ahazten»
Amaia Madariaga

Ekitaldiak haurren bat galdu duten guraso gehiago ezagutzeko balio izan zuen. Gainera, Txost! taldeak gaiari buruzko abesti bat sortu du. Pausoak ematen ari dira. «Haurren bat galdu dugunoi jendea urduri hurbiltzen zaigu, edo ez da hurbiltzera ausartzen… Eleneren lagunek hil egin da esan zidaten eta gurasoak eta irakasleak urduri jarri ziren eta isiltzeko esan zieten. Horrek ez du egoera errazten. Heziketa naturalago bat nahiago dugu, beldur gutxiagokoa… Haurrek beldurra helduengandik jasotzen dute. Baliabideak landu behar ditugu haurrei irakasteko eta gizarte hobeago bat lortzeko. Hezkuntzako profesionalek ez dute curriculumaren barruan gai hau nola landu. Eta osasungintzari dagokionez, Elene etxean hil zen hala nahi izan genuelako. Zainketa aringarriak izan zituen, lasai hil zen eta oso eskertuta gaude, baina ez dago zaintza pediatrikorik. Zainketa aringarriko medikuak ez dira pediatrak».

Beraien haurrak hil zirenean udalaren gutuna jaso zuten eta oso esker oneko ageri dira, baina Arriarani zuhaitza landatzeko aukera ez izateak min egin zion.

Beti gogoan
Hildakoak ere beraien seme-alaben artean dituzte, baina beti ez dute hori esateko adorerik. «Zenbat ume ditugun galdetzen digutenean, egunaren arabera erantzuten dugu, azalpenak ez emateagatik edo askotan guri tokatzen zaigulako jendea lasaitzea. Hori guretzat zama da. Gainera, hil den umeari huts egiten ari garela iruditzen zaigu. Bestalde, norbaitek gazteak garela eta ume gehiago izango ditugula edo ume gehiago ditugula esaten digunean ere min ematen digu».

Ama batek ezin du inoiz ahaztu hil den umea. «Garai batean egun baino askoz ere ume gehiago hiltzen ziren, baina hildakoak ez zituzten ahazten. Nire amonak hamalau seme-alaba eduki zituen eta hamaika bizi ziren, baina beti hamalau aipatzen zituen. Hori esateko beharra zuen. Elene hil zenean ulertu nuen», aipatu du Madariagak.

Horretaz gain, beraiek bizi duten esperientziaren ondoren, aurrera egitea eta zoriontsu izatea posible dela zabaldu nahi dute. «Eskubide osoa dugu. Batzuetan ez dugula eskubide hori pentsatzen dugu».

 

 

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Santa Barbarako eserleku erraldoia

2025/06/11
Urretxu
2

Agiñako Oleta elkarteak 50. urteurrena ospatuko du irailaren 6an

2025/06/12
Zumarraga
3

Herriko idoloaren heriotzaren 60. urteurrena

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
4

Iparragirre institutuko irakasleen kontzentrazioa

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
5

Bi udalen harrera Goierri saskibaloi taldeko neskei

2025/06/13
Urretxu eta Zumarraga
6

EH Bilduk Pagoeta gune soziokulturalari buruzko proposamena aurkeztu du

2025/06/12
Urretxu
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT