Instituto del Queso, Goenaga Esnekiak, Glucovibes eta Eusko Ikaskuntzako Asmoz Fundazioa YoGoe4Life proiektua garatzen ari dira, Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntzarekin. Egitasmo horren helburua A2A2 proteina duen jogurta egunero kontsumitzeak perimenopausiari lotutako ondorioetan duen eragin positiboa ulertzea da. Horretarako, datozen hilabeteetan, 45 urtetik aurrerako 25 emakumerekin ikerketa bat egingo da. Perimenopausia menopausiarako trantsizioa da. Hilabete batzuetatik hasita 8 urtera arte iraun dezake. Batez beste, 4 eta 5 urte bitartean irauten du.
Proiektua ezagutzera emateko, aurkezpenak prestatu dira. Ekitaldian perimenopausiari eta elikadurari buruzko gaiak jorratuko dira. Horrez gain, parte hartzaileen galderak eta zalantzak argituko dituzte. Hurrengo aurkezpena Zumarragakoa izango da: ostiral honetan, 17:30ean, Zelai Arizti Kultur Etxean. Ekitaldiak ordu beteko iraupena izango du.
Gaiaren inguruko berri zabalagoa izateko, sakatu hemen.