Julio eta Juan Domenech anaiek El reencuentro (berriz elkartzea) erakusketa ireki dute gaur Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean. Juanek margo eta taila lanak jarri ditu ikusgai eta Juliok Erromako koliseoaren eta Pisako dorrearen maketa bana. Maketak ardo botilen kortxoekin egin ditu. Erakusketa otsailaren 6ra arte egongo da zabalik.