Gipuzkoako Foru Aldundiak Eitza atzealdeko erreka aurten aterako du aire librera. Ondoren, Zumarragako Udalak ingurua urbanizatuko du. Aurrekontua 800.000 eurokoa da. Aldundiak 500.000 euro ordainduko ditu eta udalak 300.000. Helburua Eitza atzealdea txukuntzea da. Erreka aire librera ateratzeaz gain, bidegorria egingo da eta aisialdi guneak egingo dira.