Jon Plazaola aktore urretxuarrak Tu-tum, platz! bakarrizketa egingo du gaur 20:15ean Zelai Arizti aretoan. Herritarrek Plazaolaren saioa ikusteko gogoz dira eta sarrerak agortu egin dira.
Plazaolak bakarrizketekin hasi zuen bere ibilbidea, duela ia 25 urte. Ondoren, telebista aurkezlea izan zen eta telesail eta pelikula ezagunetan parte hartu du. Tu-tum, platz! bakarrizketa berak idatzi du eta bere bizipenak ditu oinarri.
Horra hor duela hilabete batzuk ETB1eko Biba zuek! saioan egindako elkarrizketa.