Elene Lete atezain zumarragarra Espainiako selekzioarekin Nazioen Liga delakoa jokatzeko deitu dute. Lauko finala hilaren 23tik 28ra jokatuko da. Finalaurrekoa Herbehereen aurka jokatuko dute: hilaren 23an, 21:00etan, Sevillan. Irabaziz gero, finalera sailkatzeaz gain, Parisko joko olinpikoetan parte hartzeko sailkatuko dira. Galduz gero, Frantzia eta Alemaniaren arteko partida galtzen duenaren aurka jokatuko dute. Partida hori Alemaniaren aurka jokatzen badute, irabaziz gero joko olinpikoetara sailkatuko dira.