Arkaitz Aizpuru, Mikel Salaberria eta Mikel Iturriotzen Botxan Magoa taldeak irabazi du Martxoan Bertsoa txapelketako bigarren kanporaketa
Hirugarren kanporaketa datorren ostiralean jokatuko da, 22:30ean, Zumarragako Urola tabernan
Atzo Martxoan Bertsoa txapelketako bigarren kanporaketa jokatu zen Urretxuko Fox tabernan. Bandolerok, Xelebrek eta Botxan Magoa taldeek parte hartu zuten. Botxan Magoa taldea nagusitu zen.
Hirugarren eta azken kanporaketa Zumarragako Urola tabernan izango da, datorren ostiralean 22:30ean. GI-632, Unibertsolariak eta Oso Zoroa taldeek parte hartuko dute. GI-632 taldea Antzuolakoa da. Irabazlea finalera sailkatuko da. Legazpiko Bertso Olariak (Jone Narbaiza, Lierni Ugarte eta Ane Beloki) taldea eta Botxan Magoa dira lehen bi kanporaketetan finalera sailkatu direnak.
Finala martxoaren 23an jokatuko da, 19:30ean, gaztetxean.