Bi-Tartean elkarteak Aukeren Azoka anatolatu du gaurko. Gune bateratua Zumarragako plazan dago eta kanpainan parte hartzen ari diren gainontzeko establezimenduek denda aurrera atera dituzte salgaiak. Herriko merkatariek neguko denboraldirako herritarrentzat mimo handiz hautatutako produktuak, prezio ezin hobean eskuratu ahal dira.
Plazan Alex Kirolak, Aspace, Bidegorri, Josune janaridenda, Kotoi, Kuttun, Kux-Kux, Limpiezas MyM, Mentxu y Yone, Marai&NKN, Stylo eta Titare parte hartzen ari dira. Salgaiak denda aurrera atera dituztenak Amane, Apalategui, Arku, Baby, Doss, Ezpeleta, Urdangarin burdindegia, Inaxio, Intersport, Ormazabal bitxidenda, Julita, Laskurain, AM Mertzeria, Naif, Natalietta, Oskarbi, Otxaran, Santa Cruz margoak, Quo edertasuna eta Urbe dira.
Gainera, gaur egindako erosketen artean 300 euroko bale bat eta 100 euroko hiru bale zozkatuko dira, kanpainara atxikitako establezimenduetan gastatzeko. Arratsaldean haur txikientzako tailerrak egongo dira. Azoka 20:00etan itxiko dute.