Finala hilaren 23an jokatuko da, 19:30ean, gaztetxean.

Ostiralean Martxoan Bertsoa txapelketako hirugarren kanporaketa jokatu zen, Zumarragako Urola tabernan. Oso Zoroa, GI-632 eta Unibertsolariak taldeek parte hartu zuten. Oso Zoroa (Manex Mantxola, Amaia Iturriotz eta Mattin Aranburu) taldea nagusitu zen.
Finala hilaren 23an jokatuko da, 19:30ean gaztetxean. Oso Zoroa, Bertso Olariak (Jone Narbaiza, Lierni Ugarte eta Ane Beloki) eta Botxan Magoa (Arkaitz Aizpuru, Mikel Salaberria eta Mikel Iturriotz) taldeek abestuko dute. Lehenago, datorren ostiralean 19:00etan Labeaga aretoan, Plaza hau gurea da antzezlanaz gozatzeko aukera izango da.