Asteartean, Donostiako Kursaal jauregian, Kode Etikoarekin bat egiten duten euskal turismo erakunde berriak aintzatesteko ekitaldia egin zen. Kalitate programa horrek Euskadiko turismoaren balio etikoekiko eta bikaintasunarekiko konpromisoa nabarmentzen du. Urretxu eta Zumarragan lau izan dira Eusko Jaurlaritzaren babesarekin ziurtagiria lortu duten enpresak: Berit, Bidezar eta Urzubi tabernak eta Zelai pentsioa. Legazpiko Aldabea apartamentuek ere ziurtagiria lortu dute.
Aurretik, Goierri garaiko zortzi enpresek eskuratu zuten ziurtagiria: Urretxuko Eire taberna eta Urrelur museoa, Zumarragako Martiamuno landetxea, Urola Garaiko turismo bulegoa, Ezkioko Igartubeiti baserri museoa eta Argindegi ostatuta eta Legazpiko Bergaretxe apartamentuak eta Katilu jatetxea.