1974an jaiotako urretxuarrek eta zumarragarrek festa egin zuten larunbatean, 50. urtemuga ospatzeko. Urtemuga berezia denez, festa berezia antolatu zuten. Etxeberri jatetxean bazkaldu zuten, bazkalostean opariak zozkatu zituzten (Etxeberri jatetxean bi bazkari edo afari eta Zumaiako talasoterapian afaria eta gaua) eta ondoren dantzaldia egin zuten. Afari-meriendaren ostean, herrigunean eman zioten amaiera festari. Talasoterapiako saria Amaia Siguenzak irabazi zuen eta bestek biak Ana Peñak eta Itziar Arabaolazak.