Geltokietako auzoko hainbat merkatarik saski bat zozkatuko dute, auzoko jaien alde. Tiketak bi euroan jarri dituzte salgai Ederki, Loreak harategia, Diz Diz, Amane, Endaya okindegia, ME Cuadrado ile-apaindegia, Zerki, Aranguren estankoa, Ana ile-apaindegia, Urola, Txindoki, Hiru, Eguzkia eta Branningans establezimenduetan. Saskia ekainaren 8ko loteriaren zozketako zenbaki sarituaren amaierarekin bat datorrenak irabaziko du. Saskiaren edukia, albisteko argazkian.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide