
Urretxuko +65 foroak zainketei buruzko hitzaldia antolatu du biharko (osteguna). Urretxuko kultur etxean egingo dute, 16:30ean. Olaia Arana Alvarez izango da hizlaria. Urretxuko Udalak zaintza eredu berri bat jarri du martxan eta Aranak eredu horren berri emango du. Horretaz gain, aldundiaren Zuk jakitea nahi dut gidaren erabilerari buruz hitz egingo du (bakoitzak bere burua nola zaindua izan nahi duen lantzen du). Aurretiazko borondateen dokumentuaren inguruan ere hitz egingo du.
Arana 23 urte baino gehiago daramatza arlo horretan lanean. Gipuzkoako Gizartean Esku Hartzeko Etika Batzordeko eta Euskadiko Etika Batzordeak Koordinatzeko Batzorde Soziosanitarioko kidea da.
Hitzaldia 65 urtetik gorako bizilagunei zuzendua dago.