
Nahia Garrido igerilari urretxuarrak Greziako hiriburuko Acropolis Swim Open lehiaketan parte hartuko du, Espainiako selekzioarekin. Hilaren 26tik 28ra lehiatuko dira. Garridok bizkar igeriketako 100 eta 200 metroko probak eta estiloetako 200 metroko proba egingo ditu.
17 igerilari joango dira Espainiako selekzioarekin. Besteak beste, Mireia Belmonte Olinpiar Jokoetako eta munduko txapelduna. Garrido euskaldun bakarra izango da.
Atenaseko proba Espainiako Opena prestatzeko baliatuko dute. Espainiako Opena ekainaren 18tik 22ra egingo dute eta bertatik aterako dira Parisko Olinpiar Jokoetan parte hartuko duten igerilariak.