
Urretxuko Aparizio auzoko bizilagunek eta bizilagun ohiek topaketa bat antolatzen dute urtero eta aurtengoa bihar izango da, Zumarragako Ezkiotarra jatetxean. 2019an antolatu zuten lehen festa. Lurdes Canduelak whatsapp talde bat egitea proposatu zuen, bizilagunekin eta bizilagun ohiekin. Ekimenak arrakasta izan zuen, baina hurrengo bi urteetan ezin izan ziren elkartu, pandemia dela eta. 2022an berriro elkartu ahal izan ziren eta ordutik urtero egin dute auzokoen festa. Whatsapp taldean 70 lagun inguru daude.
Goierriko Hitzak Aparizio auzoari buruz argitaratutako erreportajea irakurtzeko, sakatu hemen.

Iazko bazkarian parte hartu zuten lagunak.