
Astelehenean Europako Parlamenturako hauteskundeetako kanpainako ekitaldia egingo du EH Bilduk (Orain Errepublikak) Urretxu-Zumarragan. Eraitz Saez de Egilaz eta Josu Aztiria legebiltzarkideak EH Bilduk Europan dituen erronken inguruan arituko dira. Ekitaldia 19:00tan izango da, Areizaga-Kalebarren plazan.