
Zumarragako EH Bilduk Auzo Bihotz dinamika jarri behar du martxan, herriko auzo ezberdinetako bizilagunekin hartu-emana izateko eta komunitatea indartzeko. Horra hor komunikabideetara igorri duten prentsa oharra:
“Kanpainan hartutako konpromisoa betez eta aurreko legegintzaldiko dinamikei jarraikortasuna emanez, Zumarragako EH Bilduk Auzo Bihotz dinamika abian jarriko du.
Aurreko legegintzaldian auzoekin topaketak abian jarri genituen. Urtero, auzo desberdinetan errepikatu genuen ekimen berritzailea izan zen. Topaketek arrakasta handia izan zuten eta bertan jaso genituen kezka eta iradokizunak udalera eramaten saiatu ginen.
Legegintzaldi honetarako, auzo topaketen garapen bat proposatzen dugu: Auzo Bihotz ekimena. Ideia, auzoetan epe ertaineko dinamika komunitarioak martxan jartzea izango litzateke. Ekimen honekin bilera irekietarako deialdiak egiteaz gain, auzoetan lantalde iraunkorrak martxan jartzea izango litzateke. Lantalde hauek jarraikortasun bat emango liokete auzo bakoitzean sortzen diren proposamenei eta gurekin elkarlanean, proposamen hauek garatzeko baliabideak jarriko genituzke.
Auzo Bihotz dinamikarekin bilatzen ditugun helburuak hurrengoak dira:
-Herrigintza kultura berri bat sortzea non herritarrek protagonismo handiagoa izango duten udal jardunean.
-Auzoetako eta herriko elkarlan sareak indartzea.
-Komunitate izaera indartzea: Nitik gura pasatzea.
-Auzoetako beharrak detektatzea. Auzoetan sortzen diren proposamenen bideratzaile izatea.
Era berean, guzti honekin, gobernuan egongo bagina gauzak nola egingo genituzken erakutsi nahi diegu herritarrei. Datozen urteetan, herritarrek jartzen gaituzten lekuan jartzen gaituztela, dinamika hauek indartzen eta jarraikortsuna ematen segitzeko konpromisoa hartzen dugu.
Auzo Bihotz dinamika martxan jartzeko, erdigunearekin hastea erabaki dugu. Epe motz eta ertainean soluzioa behar duten hainbat arazo daudela uste dugu. Besteak beste, aparkaleku faltaren arazoa dago. Herritarrekin landutako proposamen bat aurkezteko konpromisoa hartu genuen publikoki eta dinamika hauek alternatibak bilatzera ere bideratuko ditugu. Bestalde, udazkenean, Eitzan eta goiko auzoetan dinamika hau aurrera eramateko konpromisoa hartzen dugu.
Erdiguneko auzo bileretarako lehen deialdia maiatzaren 28rako izango da. Hitzordua arratsaldeko 18:30tan izango da, Zelai Ariztiko kultur etxean. Herritar guztiak animatzen ditugu bertan parte hartzera, beraien ekarpenak ongietorriak izango direlarik”.