
Urretxuko Jai batzordeak bilera egingo du datorren asteartean, Santa Anastasia jaiak prestatzeko. Bilera 18:00etan izango da, Urretxuko udaletxeko portaloian. Bertaratuek hiru gai landuko dituzte. Iazko jaien balorazioa egingo dute, jaien egitaraua errepasatuko dute ekintzaz ekintza eta pregoilari izateko hautagaiak aurkeztuko dituzte.