Itzulerako partidak datorren astean jokatuko dituzte, Donostian

Zumarragak herriarteko pala txapelketako final laurdenetako joaneko partidak jokatu zituen atzo Donostiaren aurka. Zumarragarrak nagusitu ziren, 2 eta 1. Banaka, kantxa osoan, Mikel Egiburuak 19 eta 20 galdu zuen. Binakako partidan, Jon Andueza eta Mikel Rodriguez 20 eta 7 nagusitu ziren. Banaka, zazpiaren barruan, Josu Vianak 20 eta 13 irabazi zuen. Itzulerako partidak datorren astean jokatuko dituzte, Donostian. Binakako partidan lortutako alde handiari esker, Zumarragak abantaila handia lortu du.