![](https://www.otamotz.eus/site/files/2024/06/whatsapp-image-2024-06-05-at-13-42-07.jpeg)
Maddi Lete Iturbe ekintzaile gazte urretxuarrak bere gozogintza proiektu berria aurkeztuko du bihar. 18 urterekin dagoeneko lanean ari zen, Laket tabernan. Jon anaiarekin hartu zuen lehenago beraien gurasoena izan zen taberna. Ondoan dagoen Fox taberna ere hartu zuten. Igandeetan cookie-ak egiteari ekin zion eta arrakasta izan du. Gozogintza gustukoa du eta profesionalizatzea erabaki du. Hala, Basque Culinary Center-en ikastaroak egin ditu. Horretaz gain, Gasteizen hostore ikastaroa egin du. Lehenago, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradua egin zuen.
Lua by Maddi’s proiektua bihar (ostirala) aurkeztuko du, 17:00etan, Laket tabernaren kanpoaldean. Postua jarriko du. Horretaz gain, diseinatzaile batek bitxiak egingo ditu eta ekitaldia musikarekin girotuko dute. Ondoren, pintxo-potea egingo dute.
Letek cooki-ek, croissant beteak, gazta tarta… eskainiko ditu. Gozogintza “modernoa” dela dio. Produktu karta egin behar du eta pixkanaka produktu berriak egiteko asmoa du. Ostiralean eta larunbatean eskariak egin ahal izango dira. Eskatutakoa igandean jaso ahal izango da, Laket tabernan, 11:00etatik 21:00tara. Datorren astetik aurrera egunero egin eta jaso ahal izango dira eskariak, 11:00etatik 21etara Laket tabernan.
Instagramen bere lanaren berri ematen ari da: @maddissss_ eta @lua_bymaddis.