
Bi-Tartean elkarteak Merkatariaren Eguna ospatu zuen atzo. Egunean zehar merkatari bakoitzak herritarrekin ospatu zuen, ekintza bereziak antolatuz. Iluntzean (dendak itxi ondoren) elkartearen egoitzan elkartu ziren. Berritu egin dute eta irekiera ekitaldia egin zuten. Horretaz gain, familia argazkia atera zuten eta mokadutxoa egin zuten.