Gurutze Fernandez eta Nerea Gabirondo urretxuarrak, Tximist Legend Cup txapelketan, Athleticekin eta Realarekin

Atzo, Realeko beteranoek, Athleticeko beteranoek eta AFEko (Espainiako futbolarien elkartea) selekzio batek Tximis Legend Cup txapelketa jokatu zuten, Realako prestatzailea izan zen Juan Carlos Samaniego Tximist-en oroimenez. Txapelketan bi futbolari urretxuarrek parte hartu zuten: Nerea Gabirondok Realarekin eta Gurutze Fernandezek Athleticekin.