
Errepikatu egingo da Geltokiko Jaietako saskiaren zozketa. Ekainaren 8an zozketatu zen eta 0510 izan zen zenbaki irabazlea, baina ez da garailea agertu. Jaietako ostiralean, uztailaren 12an, tiketak Txindokiko plazako eszenatokira eraman beharko dira 18:00ak eta 21:00ak bitartean zozketa berrian sartzeko. 21:05etan aterako da saskiaren irabazlea. Auzoko produktuen saski “mundial” bat banatuko dute.