
Caja Rural-Alea taldeko Alex Diaz urretxuarrak Avilako Itzulia irabazi du. Itzulia ostiralean hasi zen. Atzo (larunbata) Diazek etapa irabazi zuen eta maillot horia lortu zuen. Gaur, taldekideen laguntzari esker, maillotari eustea lortu du. Diaz denboraldi bikaina ari da egiten. Besteak beste, Nafarroako Itzulia irabazi du.