
Espainiako eskubaloi hautatzaileak Pariseko Joko Olinpikoetara eramango dituen jokalarien zerrenda ezagutzera eman du eta, espero bezala, hautatuen artean Imanol Garziandia urretxuarra dago. Urola eskubaloi taldearen harrobiko bigarren olinpikoa izango da. Duela 20 urteko Joko Olinpikoetan, Atenasen, Susana Frailek parte hartu zuen.