
Atzo Urretxu eta Zumarragako idi proba txapelketako Zumarragako kanporaketa jokatu zen. Lehenengoz, herritik kanpoko idi pare batek parte hartu zuen: Rafa Alegriaren idi pareak. Eta idi horiek nagusitu ziren, gainera. 34 plaza, 15 zinta eta 0,55 metro egin zituzten. Bigarren postuan Ipiñarrietako Asier Izagirre sailkatu zen, 34 plaza, 9 zinta eta 0,64 metrorekin. Hirugarren postuan Patxi Aranberri sailkatu zen, 34 plazarekin, eta laugarren postuan Iker Zubillaga, 29 plaza, 13 zinta eta 1,72 metrorekin. Santa Anastasia jaietan Urretxuko proba jokatuko dute. Bi probetako markak batuko dira eta hiru onenak Santa Lutzi eguneko finalera pasako dira.