
Urola eskubaloi taldeak denboraldi amaierako festa egin zuen atzo. Goizean, jokalariek eta gurasoek partidak jokatu zituzten La Salle-Legazpi ikastetxean eta Zumarragako kiroldegian. Ondoren, bazkaria egin zuten La Salle-Legazpi ikastetxeko frontoian. 310 lagun inguru elkartu ziren. Bazkalostean, Dj batekin dantza egin zuten. Bukatzeko, kalejira egin zuten La Salle-Legazpi ikastetxetik Areizaga-Kalebarren plazara.
ARGAZKIAK: Urola eskubaloi taldea eta Octavio Cirez