Gorka Zufiaurre Niño aktore urretxuarrak Telecinco telebista katearen La que se avecina telesaileko kapitulu batean parte hartu du. 15. denboraldiko 193. kapituluan, hain zuzen ere. Gabonak aldera emango dute.
Kapitulua uztailaren 31n grabatu zuten, Madrilen. Gorka, Elena amarekin eta Sara arrebarekin joan zen bertara. Telesailerako grabatu zuen eszenan, Zufiaurrek eta Pablo Chiapellak parte hartu zuten. Chiapellaren pertsonaiak (Amador Rivas) enpresa bat sortu zuen eta Zufiaurrerenak lana eskatu zion.
Elena Niñok telesaileko kide guztien jarrera goraipatu du. “Guztiak oso ondo portatu ziren. Batez ere, Pablo. Fernando Tejero (Fermin Trujillo), Jordi Sanchez (Antonio Recio) eta Macarena Gomez (Lola Trujillo) aktoreekin ere izan ginen. Zuzendariak eta agentziak Gorkaren lana txalotu dute”.
Zufiaurrek grabatutako kapitulua Gabonak aldera emango dute. Lehenago, El hoyo 2 pelikulan ikusi ahal izango dugu. Pelikula hori urriaren 4an estreinatuko dute, Netflixen.