Arri Iraeta Irigarai zumarragarrak Kuxkuxtu: parean, ondoan, elkarrekin dokumentala aurkeztu du aste honetan. Bi saio egin ditu. Atzoko emanaldiaren ondoren, Kuxkuxtu txarangako kideek herriko kaleetan jo zuten, geltokiko pintxo-potetik hasi eta gaztetxeraino.
Iraetak Ikus-entzunezko Komunikazioko gradu amaierako lanari lotuta egin zuen dokumental hau, Iparra-Hegoa elkarteak proposatuta. Kantuaren indarra eta ekarpena, Kuxkuxtukoek publikoarekin duten gertutasuna eta taldea bizitzeko duten modua izan ditu aztergai. Iraetaren lanari esker, Kuxkuxtu ezagutzen ez zuten urretxuar eta zumarragar askok txaranga honetaz gozatzeko aukera izan dute. Gaztetxean aparteko giroa sortu zuten.