2011 eta 2016 urteen artean jaiotakoek parte har dezakete
Zumarragako Udalak Haur eta Nerabeen Udal Kontseiluaren logoaren sorreran parte hartzera gonbidatu ditu herri gazteak. 2011 eta 2016 urteen artean jaiotako adingabeek parte hartu ahal izango dute. Parte hartzaile bakoitzak bi lan aurkeztu ditzake gehienez. Urriaren 12a baino lehen aurkeztu behar dira, kultur etxean.
Lehiaketara aurkeztutako lanak kultur etxean ikusgai egongo dira Zumarragako Haur eta Nerabeen Astean (azaroaren 18tik 26ra). Azaroaren 20an, Haurren Eskubideen Nazioarteko Egunean, irabazlearen berri emango da. Logoaren egileak 100 euroko saria jasoko du, eskola materialean. Lehiaketan parte hartzen duten gainontzekoek diploma bana jasoko dute.
Oinarriak ikusteko, sakatu hemen.