50. urteurrena ospatzen ari da eta bihar ekitaldi nagusia izango dute Labeaga aretoan

Urola Garaiko Gurutze Gorriak hainbat ekitaldi antolatu ditu 50. urteurrena ospatzeko. Ekitaldiek Gurutze Gorriaren lana ezagutzera emateko balio izan dute. Ikastetxeetan marrazki lehiaketa egin dute eta asteazkenean Felix Zubia medikuak insomnioari eta loaren apneari buruzko hitzaldia egin zuen Zelai Arizti kultur etxean. Gaur, Gurutze Gorriak bere lana erakutsi du Zelai Arizti parkean. Bihar, urteurreneko ekitaldi nagusia egingo dute Labeaga aretoan. 12:00etan hasiko da. Hor ere sarrera doan izango da, aretoa bete arte. Goierri garaiko Gurutze Gorria erakunde humanitarioak eskerrak eman nahi dizkie urte hauetan guztietan bere laguntza eskaini duten enpresa, bazkide eta boluntarioei.
Horra hor gaurko ekitaldiko argazki batzuk.