Mayi Mujika hirugarren postuan sailkatu zen lasterketa luzean eta Asier Oliveira hirugarren motzean

Igandean Korosti Trail mendi lasterketaren lehen edizioa egin zuten Legazpin. Lasterketa motzean, gizonezkoen artean, Aner Arozena zumarragarra sailkatu zen. Asier Oliveira urretxuarra hirugarren postuan sailkatu zen. Lasterketa luzeari dagokionez, Mayi Mujika urretxuarra hirugarren postuan sailkatu zen.
Goierri Kopako azken proba izan zen. Andoni Jaka zumarragarra bigarren postuan sailkatu da.