Geltokietako plazako merkatariek bularreko minbiziaren aurkako azoka eta txistorra jana antolatu dituzte
Geltokietako plazako merkatariek bularreko minbiziaren aurkako ekintzak antolatu dituzte aurten ere. Igandean izango dira. 10:00etatik 15:00etara azoka solidarioa egingo dute. Bertan, Katxalin elkartearen loteria, kamisetak, kantinplorak… salduko dituzte. Baita Khurkul, Slesfe, Fide eta Milak emandako eskulanak ere. 12:00etatik 14:00etara Stylo dendako Gorane Dominguezek ile-sorta arrosak jarriko dizkie nahi duten guztiei. Eta 12:00etatik aurrera bertaratzen direnek Muga tabernak emandako txistorra eta Loreak harategiak emandako gazta jateko aukera izango dute.
Bestalde, Urki liburu-dendan Katxalinen produktuak eros daitezke. Eta Amane, Ederki, Muga eta Ogiberrin Katxalinen loteria.
Geltokietako merkatariek bizilagun guztiak balkoiak eta leihoak arrosaz apaintzera gonbidatu dituzte.