Antioko baseliza itxita egongo da azaroaren 28tik abenduaren 20ra, teknikariak egurrean zaharberritze lanak egin ahal izateko. Baselizako toki batzuetan (seroraren etxera ematen zuen koruko aldean batez ere) egurra kaltetuta dagoela nabaritu dute eta pitzadurak konpondu behar dituzte, ondoren tratamendua eman ahal izateko. Hamarkada batzuk igaro dira dagoeneko egurrari babes tratamendua egin zitzaionetik eta berriro egiteko ordua heldu da. Baina horretarako, lehenago pitzadurak konpondu behar dira.