Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Gorka Zufiaurre, 'La que se avecina' telesailean astelehenean

Urretxu
2024/12/12
Otamotz

Gorka Zufiaurre Niño aktore urretxuarrak La que se avecina telesail arrakastatsuan parte hartu du. Datorren astelehenetik aurrera ikusi ahal izango da, Amazon Prime Videon.

Astelehenetik aurrera ikusi ahal izango den kapitulua uztailaren 31n grabatu zuten, Madrilen. Zufiaurre bere ama Elenarekin eta bere arreba Sararekin joan zen bertara. Urretxuarrak eszena batean parte hartu zuen, Pablo Chiapella aktorearekin. Chiapellaren pertsonaiak (Amador Rivas) enpresa bat sortu du eta Zufiaurre lan bila joango zaio. Urretxuko aktoreak eta bere amak ikusleek barre asko egingo dutela aurreratu dute.

Amak telesaileko kide guztien jarrera goraipatu du. «Guztiak oso ondo portatu ziren. Batez ere, Pablo. Macarena Gomez (Lola Trujillo), Nacho Guerreros (Coque), Jordi Sanchez (Antonio Recio) eta Fernando Tejero (Fermin Trujillo) aktoreekin ere izan ginen. Zuzendariak eta agentziak Gorkaren lana txalotu zuten».

Oso esperientzia polita izan zen. «Gorkak La que se avecina telesaila ikusten du eta aktore guztien izenak dakizki. Guztiekin oso ondo konpondu zen. Ea bere lana ikusleen gustukoa den eta kapitulu gehiagotan lan egiteko deitzen dioten…».

Zufiaurrek 30 urte baino gehiago daramatza aktore lanetan. 14 urterekin hasi zen, Aitor Mantxolaren Aquel mundo de Jon film laburrean. Antzeztea asko gustatu zitzaion eta ordutik egitasmo askotan parte hartu du. 

‘Bernar’ eta ‘Etzi’

Bere lan kuttunen artean Bernar film laburra dago: John Anduezak zuzendu zuen, Down sindromea duen bere arrebaren omenez. Legorretako Zinkunegi anaien Etzi lana ere oso garrantzitsua izan zen berarentzat. Izan ere, pertsonaia nagusiaren rola egin zuen eta Euskal Herriko antzoki askotan antzeztu zuen.

Telebistan ere lan egin du. Goenkale, Gure familia eta beste pizti batzuk eta La valla (Atresmedia) telesailean, hain zuzen ere. Zineari dagokionez, Fuego, El hoyo 1 eta El hoyo 2 pelikuletan lan egin du. Aktore ezagun askorekin lan egin du: Jose Ramon Soroiz, Aizpea Goenaga, Ramon Agirre, Kontxu Odriozola, Itziar Ituño, Klara Badiola, Teresa Calo, Jose Coronado, Leire Berrocal…

Antzeztea funtsezkoa da berarentzat. «Bizipoza ematen dit eta oso lagungarria zait. Antzerkia egiteak jende aurrean egoten irakatsi dit», dio Urretxuko aktoreak. Antzezlan, telesail eta pelikuletan parte hartzeaz gain, Urretxuko Galdeano patata biltegian lan egiten du. 16 bat urte daramatza bertan. «Nagusiak aktore lana egitea errazten dio», aipatu du bere amak.

Denbora librean musika entzutea eta Play Station-ean jokatzea gustatzen zaio. Hercules da bere joko kuttuna. Kirola egitea ere gustuko du. Mantenu gimnasia egiten du.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Pello Biain filosofia irakasleak erretiroa hartu du

2025/07/05
Urretxu eta Zumarraga
2

Santa Anastasia jaietako egitaraua

2025/07/04
Urretxu
3

Antion da gaur festa

2025/07/02
Zumarraga
4

Antxiñako Ama taldeko txistularien mezu hunkigarria

2025/07/03
Zumarraga
5

Emakumeen lehen ezpata dantzaren 10. urteurrena

2025/07/02
Zumarraga
6

Urretxuko Euskal Jaiko herri bazkarirako txartelak hilaren 15ean jarriko dira salgai

2025/07/04
Urretxu
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT