![](https://www.otamotz.eus/site/files/2024/12/img_2285.jpg)
Bi-Tartean merkatari elkarteak Elkarrekin argia gara bideoa aurkeztu zuen atzo Pagoeta gune soziokulturalean. Bideoa Gattikenek egin du, Bi-Tarteanek eskatuta, Urretxu-Zumarragako kalitatezko eskaintza komertzialaren ikusgarritasuna areagotzeko eta merkatari kideei eskertza eta aitortza egiteko. Secundino Esnaola musika eskolarekin elkarlanean egin dute. Hala, atzoko ekitaldian musika eskolako ikasleek ere parte hartu zuten.