‘Argia’ aldizkariak Jesus Mari Kerejeta (Urretxu, 1946) omendu du, harpidedun gisa 50 urte bete dituelako. Kerejeta GOIERRIKO HITZA egunkariko harpideduna ere bada.
Asteartean Ipeñarrieta kaleko Viuda de Gil fruta biltegiko eraikina bota zuten. Ondokoa ere bota egingo dute. Beraien tokian etxebizitzak eraikiko dituzte. Garai batean fruta biltegi asko izan ziren Urretxu eta Zumarragan.