
Zatika-Oxykor taldeko Aimar Ugarteburu hirugarren postuan sailkatu zen larunbatean Beasainen, kadete mailako Usurbe proban. Bere aurretik Gran Canaria Bike Team taldeko Dario Gimeno eta Aitor Mitxelena heldu ziren. Ugarteburu 12 laguneko taldean heldu zen eta guztiei nagusitu zitzaien. Taldetxo horretan Unai Taboada ere bazihoan. Olaberriako jaitsieran erori egin zen eta lepauztaia hautsi zuen. Hala ere, helmugara heltzea lortu zuen.
Igandean, gazte mailako Bellota-Goierri taldeko txirrindulariak Eibarren aritu ziren, Udaberri Sarian. Azken kilometroetan Hodei Salaberriak ihes egin zuen, baina gaizki zegoen auto batekin arazoa izan zuen eta horrek garaipena lortzea eragotzi zion. Urko Izagirre aurreko taldean heldu zen helmugara. 133 txirrindulari abiatu ziren eta 66k bakarrik bukatu zuten lasterketa.