
June eta Luken Garitano anai-arrebek 21 urte azpikoen Munduko Eski Txapelketan parte hartuko dute. Txapelketa Tarvision (Italia) jokatuko da. Lukenek eslalom erraldoian parte hartuko du bihar (asteartea) eta eslalomean ostegunean. Junek, berriz, eslalomean parte hartuko du asteazkenean. Espainiako selekzioarekin arituko dira. Espainiako Federazioak lau eskiatzaile bakarrik eraman ditu eta horietatik bi urretxuarrak dira.